lagunkoia
plaza
Gero eta adintsuagoa den gizartearen inguruko doako jarduerak adin guztietako pertsonentzat
16·17
EKAINAK
KURSAAL
aurrean
Lagunkoia jendea

Elkarrekin pentsatzea nola bizi gero eta luzaroago bizi den gizarte batean

Lagunkoia Plaza, entzuteko, partekatzeko eta elkarrekin eraikitzeko gunea da. Ikuspegi hori herritar guztiekin partekatzeko helburuarekin, uztailaren 16an eta 17an Lagunkoia Plazak Kursaaleko kanpoaldea leku bizi, ireki eta atsegin bihurtuko du. Egun horietan, Kursaalerako sarrera komunitate-plaza bilakatuko da; gelditzeko, galderak partekatzeko eta beste ikuspegi batzuekin topo egiteko espazioa izango da.

Doako jardueren, tailerren, podcasten, musikaren, performanceen eta topaguneen bidez, besteak beste, Lagunkoia Plazak hausnartzera gonbidatzen du: nola bizi nahi dugun gero eta denbora luzeagoan bizi den gizarte batean eta zer behar dugun belaunaldi guztientzat konektatuagoak, bizigarriagoak eta lagunkoiagoak diren komunitateak eraikitzeko.

Ekimenaren sustatzaileak IMSERSO, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala dira.

Zatoz, parte hartu eta ezagutu Lagunkoia Plazak zuretzat prestatu duen guztia!

Programa

EKAINAK 16 ASTEARTEA (*)
10:00 - 11:30
Adinberri saioa
Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.
11:30 - 13:00
Bizihabi programa
Bizihabi programak nagusi eta gazteen arteko bizikidetza unitateak bultzatzen ditu. Etxe bateko egongela irudikatu lukeen espazio baten hainbat erabiltzaileen arteko solasaldia. Adibidea: 80 urteko Jose Antonio 26 urteko Hamsarekin bizi da Añorgako baserri baten.
17:30 - 19:00
Ritual Urbano
Hiriko hainbat auzotako adinekoak eta herritarrak protagonista dituen performancea. Gorputza, mugimendua eta praktika artistikoak balioesten ditu, loturak, zaintzak eta komunitatea sortzeko tresna gisa. Ekintza honek adinekoak hiri-bizitzaren eta ondasun komunaren eraikuntzaren eragile aktibo gisa kokatzen dituzten tokiko ekimenak ikusarazten ditu.
19:00 - 20:00
Podcasta
Podcasta: Hiri lagunkoien etorkizuna, ekosistemak eta komunitatea. Parte-hartzaileak: Maite Sancho (IMSERSO), Alexandre Kalache (Brasilgo mediku gerontologoa), Maite Peña (GFA) eta beste batzuk.
Egun osoa (*)
Auzo Orri
Gros auzoan, hiriko auzorik zahartuenean, osasun, kirol, kultura, gazteria, gizarte-ekintza edo tokiko merkataritza esparruetako eragile komunitario publiko eta pribatuek bultzatutako ekimena da. Auzoko eguneroko bizitzari buruzko kontakizunen bidez, topaketarako, elkarrizketarako eta eraikuntza kolektiborako espazioak aktibatzen ditu, belaunaldien arteko ikuspegitik.
EKAINAK 17 ASTEAZKENA (*)
10:00 - 11:30
Botika eta saltoki lagunkoiak
Euskadi Lagunkoia Berriaren barruan dauden botika lagunkoia eta saltoki lagunkoia programen aurkezpena. Botikariak, osasun-zentroetako erizainak, udaletako gizarte-langileak eta dendariak hartzen dute parte programa horietan.
11:30 - 13:00
Cita Go On
Cita Go On eguneko zentroa eta prebentzio zentroaren aurkezpena herritarrei. CITA GO-ONek prebentziozko esku hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
Egun osoa (*)
Auzo Orri
Gros auzoan, hiriko auzorik zahartuenean, osasun, kirol, kultura, gazteria, gizarte-ekintza edo tokiko merkataritza esparruetako eragile komunitario publiko eta pribatuek bultzatutako ekimena da. Auzoko eguneroko bizitzari buruzko kontakizunen bidez, topaketarako, elkarrizketarako eta eraikuntza kolektiborako espazioak aktibatzen ditu, belaunaldien arteko ikuspegitik.

Lekua

Kursaal

Zurriola Pasalekua
(Kursaalearen aurrean)

Donostia